Urduñako araztegiaren lanak bukatuta, martxan hasiko da hemendik gutxira

Urteak dira Urduñako hondakin uren tratamendurako azpiegitura honen obrak hasi zirela. Egun, lanak bukatuta daude eta frogak egiten ari dira, berehala martxan jarriko delarik.

Karlos Arranz Hiriko alkatearen arabera, martxan hasi orduko, udalak bere gain hartu beharko ditu azpiegitura honen mantentze zein kudeaketa kostuak. Eraikitzearen lanen kostua Bizkaiko Foru Aldundiak hartu du bere gain, erabilerari dagozkionak ordea, udalaren ardura izango dira.

Urteak dira Urduñako hondakin uren tratamendurako azpiegitura honen obrak hasi zirela. Egun, lanak bukatuta daude eta frogak egiten ari dira, berehala martxan jarriko delarik.

Karlos Arranz Hiriko alkatearen arabera, martxan hasi orduko, udalak bere gain hartu beharko ditu azpiegitura honen mantentze zein kudeaketa kostuak. Eraikitzearen lanen kostua Bizkaiko Foru Aldundiak hartu du bere gain, erabilerari dagozkionak ordea, udalaren ardura izango dira.

Araztegiaren mantentze eta kudeaketa gastuak oso handiak dira eta udalak bere gain hartzeak eragin zuzena izango luke udalaren ekonomian zein biztanleek ordaindu beharreko fakturetan. Egoera honek udal arduradunengan eztabaida piztu du Bizkaiko Uren Partzuergoan sartzea komenigarria litzateken erabakitzeko, "ura kudeatzearen jebetzaren eztabaida egon da".

Alkateak azaldu duenez, udalaren asmoa halako eztabaida bat era parte hartzailean egitea zen, baina erabakitzeko denbora falta izan dela eta, ezin izan dute parte hartze dinamikarik abiatu gai honekiko. Aurreratu dutenez, Partzuergoko kide izatea erabakitzeko ez ohiko bilkura deitu nahi dute urtarrilean, bide hau bultzatzea kudeaketa ekonomikoari begira bestelako bideak baino arinena litzatekeelako.

Aurreko legealdietan EAJ alderdiak partzuergoan integratzearen aldeko apostua egin izan duela azpimarratu du alkateak, baina orain arte baldintzarik betetzen ez zuela eta. kontzezio baten bitartez kudeatu izan dute urari zegokiona. Hirian egin izan diren azpiegitura berriek, ordea, Urduña Bizkaiko Uren Partzuergoaren baitan onartzeko moduan jartzen dute.

Modu berean, azpimarratu duenez, azarorako espero dute Bizkaiko Foru Aldundiak EDARra udalari ematea. Urtean geratzen diren hilabete horietan zehar hiriko udala mantentze eta kudeaketa kostuen inguruko negoziazioan dabil partzuergo zein aldundiarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide