Igandean Urduñak Herri Krosaren edizio berri bat bizi izango du. Arando Korrikalari elkarteak antolaturiko lasterketa honek, aurreko urteetako edizioetako ibilbideari jarraiki maratoi laurdeneko distantzia izango du, 10.548 metro alegia.
Foru plazan izango du irteera eta helmuga kirol proba honek; lasterketa nagusiaren aurretik, haurrek abagune ederra izango dute korrikan ibili eta Txiki-Krosa eta Mini-txiki krosean lehiatzeko, aurretik 1.500 eta 600 metro izango dituzte hurrenez hurren. Goizeko 11:30ean ekingo zaie haurren lasterketei, ordu erdi beranduago, aldiz, proba nagusia izango da. Aurrekoetan bezala, parte hartze handia espero da.
Izen emateak bost euro balio ditu, haurren kasuan ordea doakoa izango da erabat.
Informazio gehiago HEMEN KLIK EGINDA.