Urtero legez, San Joan aurreko igandean feria ospatu da Urduñan Kale Nagusian eta San Joan zelaian; Bizkaiko salerosketa azokarik zaharrena dena duela bost urte berreskuratu zen, hogei urte baino gehiago etenda izan eta gero. Batik bat, zaldi-aziendak osatzen du azoka, behiak eta beste abereek lekua badute ere.
Herritarren parte hartzean oinarritutako ekimena dugu, antolatzaileak ,Olaran Urduñako txokoen elkarteak, prestatzen du ekimena eta hiriko beste zenbait elkartek ere laguntzen dute, Bedarbide abeltzainen elkartea esaterako.
Argazkiak ikusteko KLIKATU HEMEN:
Argazkiak: Javier Ruiz Lili