Erakustaldi ederra eman du Marianne Vos Nederland Bloeit taldeko ziklistak aurtengo Iurreta Emakumeen Biran, aurreko bi saioetan garaile izan eta gero Urduñan hasi eta bukatu den saioan ere irabazle izan da. Aurtengo edizioko etapa nagusira Pooleyrekiko 50 segundoko eta Emma Johanssonekiko minutu bateko errentarekin heldu da holandarra, eta errentari eutsi ez ezik, garaipena lortu du bere ihesaldiko kideei Antigua etorbideko esprintean nagusituz.
125 kilometroko etapa izan dute ziklistek aiaraldea zeharkatu duen ibilbide malkartsuan, Barrerilla, Garate eta Urduña gainak ohiko denez erabat hautsi dute lasterketa, tropela zatikatuta itzuli da Urduñara. Lehen postuetan Marianne Vos, 2.008. urtean txapeldun izandakoa, Judith Arndt 2.009.ean txapeldun eta iaz bigarren izandako alemaniarra, Emma Johansson suediarra, Christel Ferrier eta Olga Zabelinskaia heldu dira, haien artean esprinta lehiatu dute eta Vos izan da azkarrena; sari bikoitza izan du gainera sailkapen nagusian maillot horia eskuratu eta aurtengo edizioaan hirugarrenez etapa garaipena erdietsi baitu Iurretan eta Lekeition nagusitu eta gero.
Etapako sailkapena:
1º 16 VOS, Marianne NED NEDERLAND BLOEIT 3:28:45
2º 21 ARNDT, Judith GER HTC HIGHROAD WOMEN db.
3º 121 JOHANSSON, Emma SWE HITEC PRODUCTS-UCK db.
4º 131 FERRIER, Christel FRA GAUSS db.
5º 6 ZABELINSKAIA, Olga RUS DIADORA-PASTA ZARA db.
6º 66 WHITELAW, Vicki AUS LOTTO HONDA TEAM 04
7º 134 KAPUSTA, Sylwia POL GAUSS 04
8º 132 SCANDOLARA, Valentina ITA GAUSS 06
9º 43 DE VRIES, Marijn NED AA DRINK-LEONTIEN.NL 15
10º 23 COLCLOUGH, Katie GBR HTC HIGHROAD WOMEN 24
Sailkapen nagusia:
1º 16 VOS, Marianne NED NEDERLAND BLOEIT 10:56:42
2º 121 JOHANSSON, Emma SWE HITEC PRODUCTS-UCK 01:00
3º 21 ARNDT, Judith GER HTC HIGHROAD WOMEN 01:12
4º 54 POOLEY, Emma GBR GARMIN-CERVELO 01:20
5º 45 WORRACK, Trixi GER AA DRINK-LEONTIEN.NL 01:58
6º 64 MOOLMAN, Ashleigh RSA LOTTO HONDA TEAM 02:30
7º 131 FERRIER, Christel FRA GAUSS 02:34
8º 32 BATAGELJ, Polona SLO BIZKAIA-DURANGO 02:39
9º 6 ZABELINSKAIA, Olga RUS DIADORA-PASTA ZARA 02:57
10º 171 BERLATO, Elena ITA FASA. BORTOLO 03:17
Erregulartasuna:
1º 16 VOS, Marianne NED NEDERLAND BLOEIT 115 P.
2º 121 JOHANSSON, Emma SWE HITEC PRODUCTS-UCK 80 P.
3º 21 ARNDT, Judith GER HTC HIGHROAD WOMEN 66 P.
Mendia:
1º 16 VOS, Marianne NED NEDERLAND BLOEIT 115 P.
2º 121 JOHANSSON, Emma SWE HITEC PRODUCTS-UCK 80 P.
3º 21 ARNDT, Judith GER HTC HIGHROAD WOMEN 66 P.
Tarteko helmugak:
1º 122 MUSTONEN, Sara SWE HITEC PRODUCTS-UCK 18 P.
2º 41 VAN DEN BROEK, Irene NED AA DRINK-LEONTIEN.NL 5 P.
3º 23 COLCLOUGH, Katie GBR HTC HIGHROAD WOMEN 5 P.
20 urtetik beherakoak:
1º 175 LONGO, Elisa ITA FASA. BORTOLO
Euskaldunak:
1º 81 ITURRIAGA, Eneritz ESP LOINTEK