Aiaraldeko bide malkartsuak Iurreta XXIV. Emakumeen Biran erabakiorrak izan daitezke iaz bezala; ez bairik gabe Urduñan hasi eta aiaraldea zeharkatu ostean Antigua pasealekuan helmuga izango duen etapa aurtengo edizioko gogorrena izango dugu. Igandean izango da lasterketa hori, edizioaren behin betiko sailkapen nagusia bertan erabakiko da, azken etapa izango da eta.
Iurreta XXIV. Emakumeen Bira atzo abiatu zen Iurretatik, datozen egunotan, Lekeitio, Elorrio eta Deba ere etapa amaiera izango ditu Urduñara etorri aurretik. Mundu mailan emakumezkoen tropeleko ziklistarik onenak lehiatuko dira, tartean Claudia Haussler eta Judith Arndt alemaniarrak, azken bi ediziotako txapeldunak, Anemie Van Vleute eta Marianne Vos herbeheretarrak edota Emma Johansson suediarra ere bertan izango dira; orotara 18 taldek hartuko dute parte.
Igandeko etapa ihesaldietarako aproposa izan daiteke Barrerilla gainak lasterketa hautsi baitezake. Iaz, Anemie Van Vleutenenek lasterketa lehertarazi zuen Mendeika gainan gora jotako ihesaldiarekin, bere atzetik Andrea Bossaman eta Claudia Haussler abiatu ziren eta aurrera egitea lortu zuten, ordura arte sailkapen nagusian Zegoen Judith Arndt podiumeko hirugarren kutxara baztertuz.