Aiaraldeko beste hainbat udalerrietan bezala, Urduñan ere Bildu koalizioak hautagaitza eta programa politikoa jendartean aurkeztu ditu.
Kultur Etxeko areto nagusia lepo ageri zen atzo arratsean, izan ere Bildu koalizioaren aurkezpenak hiritarren artean ikusmin handia sortu zuen. Koalizio honek Urduñarako proposatzen duen programa politikoa aurkeztu zen arlo desberdientan: etxebizitza, azpiegiturak, lana edota udalaren barne antolaketari dagokionez dituzten proposamenak azaldu zituzten beste hainbat neurrirekin batera; Bilduk, udal jarduna parte hartzean oinarritu nahi duela nabarmendu zuten.
Jarraian, maiatzeko Udal Hauteskundeetarako prestatutako hautagaitza aurkeztu zuten, Carlos Arranz buru delarik, pertsona gazte zein nagusiek osatutako zerrenda jende aurrera eraman zuten.