Aldundiak lurrak legez kanpo ebatsi izana salatu du bizilagun batek

Jon Ugarte urduñarrak denbora asko darama Bizkaiko Foru Aldundiak La Rondina poligonoa eraikitzeko egindako lur desjabetzetan egindako ustezko praktika bidegabeak salatzen; azken egunotan oihartzuna izaten ari da zenbait komunikabidetan; bere hitzetan, "Foru Ogasunak berak tasatutako prezioaren laurdenean lur sailak espoliatu zituen espekulazio urbanistikoa garatzeko asmo garbiarekin".

Jon Ugarte urduñarrak denbora asko darama Bizkaiko Foru Aldundiak La Rondina poligonoa eraikitzeko egindako lur desjabetzetan egindako ustezko praktika bidegabeak salatzen; azken egunotan oihartzuna izaten ari da zenbait komunikabideetan; bere hitzetan, "Foru Ogasunak berak tasatutako prezioaren laurdenean lur sailak espoliatu zituen espekulazio urbanistikoa garatzeko asmo garbiarekin".

Urduñar idazlearen hitzetan, 2.001. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusiaren agindupeko Bizkailur enpresak  217.385 m2ko poligonoa eraikitzea erabaki zuen, nahiz eta orduan ere aurretik eraikitako Basaldua industri poligonoa geldiarazita zegoen. Proiektuak, hainbat pertsonen lur desjabetza supostazen zuen, nekazariak kasu gehienetan; lurra erosteko eskaintza egin zitzaien m2 bakoitzeko 15 eurotan, lur sailen balioa askoz handiagoa zenean Foru Ogasun berak aitortu duenez. “Espekulazioa abiatzeko lur eskuratze maniobra” da Jonen iritziz.

Bizkailurrek, Urduñako udalaren laguntza osoarekin, jabe txikiekin kontaktuan jarri eta metro karratuko 15 euro eskaini zien bertako familiei, baina Transmisio Zergak kobratzeko unean m2ko 50 euroko salneurria ezartzen ziela salatzen du.

Honekin batera, Ugartek adierazten duenez, balorazioa jakin baino lehenago Aldundiko komisio-hartzailea eta Alkatea udaletxean bildu ziren jabe talde batekin. Idazleak adierazitakoaren arabera, bilera hartan foru ordezkariak “lur sailaren gehiengoa eskuratu zuela” adierazi zuen (%60 beharrezkoa zuen poligonoaren urbanizatzea ezartzeko) erabat faltsua zen datua. Metroko 15 euroko eskaintzari jabe askok ezetz esan zioten orduan ere. Honen ondoren, lurjabeek urbanizazio gastuak hartzen zituen gutuna jaso zuten, orotara 12 milioi euro inguru ordaintzera behartzen zituzten, Aldundiak lur horiengatik 3 baino eskintzen ez zituenean. “Hain puztuta zeuden prezioak- adibide gisa- 1.000 m2ko lur sailarengatik Aldundiak 15.000 euro eskaintzen zituen, baina saldu nahi ez bazenituen poligonoaren urbanizazioari ekiteko 100.000 euro ordaintzera behartzen zintuzten”. Honen aurrean, jabe gehienek Bizkailurri saldu zizkieten haien jabetzak, izuturik.

Ugarteren hitzetan, zortzi urteko borroka judizialaren ostean garaipen txikiak tarteko, halako batean jabeetako batek agiri bat topatzen du; txostenaren arabera, Bizkailurreko ordezkaria Alkatearekin batera udaletxean jabe talde batekin bildu zirenean eta “jada lurraren gehiengoa” zutela adierazi zutenean, egitan metro karratu bat bera ere ez zuten. Baliteke sailen bat erostea hitzartu izana metro  bakitzeko 15 eurotan, baina hilabete bat geroago %32 eskuratu zuen, esandako %60a inondik inora ere ez.

Hau dela eta, Aldundiari gezurretan aritu izana leporatzen dio, xantaia eta mehatxua erabili izana egotzita, eskubide sortzailea den erakunde baten kasuan oso larritzat jotzen du Jonek, eta udalak praktika desegoki hauetarako eskainitako laguntza ere salatzen du. Honekin batera, industri poligono honetan duela 4 urte PNV alderdiak agindutako 74 enpresa eta 445 lanpostuetaz ahaztu izana salatu du.

Idazleak motibazio espekulatibo argia ikusten du enpresa publikoak egindako praktikan, Aldundiak eginiko planoetan 90.000 metro karratu “kalifikaziorik gabeko lur sail” bezala izendatu zituen, etorkizunean eraikuntzarako asmo garbiak adierazten dituelarik “haiek prezio merke merkean eskuratutako lur sailak milioika eurotan salduz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide