Liburuaren Eguna ospatuko da hil honen amaieran, hori dela eta Urduñako udal liburutegiak ekintza desberdinak antolatu ditu heldu zein gazteentzako.
Hilabete hasieratik eta ostegunera arte, erabilitako eta egoera onean dauden liburu eta komikiak udal liburutegian uzteko aukera izango da. Utzitako liburuaren truke, txartel bat jaso eta ostiralean beste liburu edo komiki bat trukean hartuz.
Gaur, asteazkena, arratsaldeko bostetan "Ahate itsusia" 3 eta urteen arteko haurrentzako ipuin kontaketa eta jolasak izango dira; bihar, ordea, 6 eta 12 urte arteko umeek izango dute ondo pasatzeko aukera, txotxongiloak egiteko tailerra egingo baita, arratsaldeko bostetan izango da.