Industriaren sustapena eskatzeko manifestazioa deitu dute ELA eta LAB sindikatuek

Azken urteetan lan baldintzek hirian izan duten bilakaerak kezkatuta,  ELA eta LAB sindikatuek manifestazioa deitu dute apirilaren zortzirako;  protestaren leloa "Urduña berpiztu langileon eskutik!" izango da eta  Foru plazatik abiatuko da.

Azken urteetan lan baldintzek hirian izan duten bilakaerak kezkatuta,  ELA eta LAB sindikatuek manifestazioa deitu dute apirilaren zortzirako;  protestaren leloa "Urduña berpiztu langileon eskutik!" izango da eta  Foru plazatik abiatuko da.

Sindikatu hauek argitaratutako  oharraren arabera, "azken urteetan, lan postu mordoen galera ekarri  zuten berregituraketen ondoren, Somolsak, Muebles Laok, eta Tranerrek  (lehengo Gamak) itxi egin dute. Honela 90eko hamarkadatik hona 1.500 lan  postu baino gehiago galdu dira". Langabeziak hirian izan duen  bilakaeragatik ere euren kezka adierazi dute sindikatuok, baita sortzen  diren lan postuak "baldintza prekarioagoetan" direlako.

“Administrazio  publikoei industria sustatzeko eta enplegu duina sortzeko apustu sendoa  egin dezaten galdetzen diegu, ez baitugu nahi Urduña lo egiteko baino  balio ez duen hiria izatea" adierazten dute kaleratutako oharrean.

Manifestazio  deialdiaz gain, prentsaurrekoa ere deitua dute ostegunerako, abiatutako  kanpainaren berri sakonago emateko; aiaraldea.com-en ere horren berri  izango duzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide