Azken urteotan egin bezala, martxoan zehar Urduñako ikasleek zuhaitzak landatuko dituzte Eras de Polankos inguruan 2011. urteko Zuhaitz Eguna dela eta. Aurreko urteetan ere, eskola umeek egitasmo honetan hartu izan dute parte; iaz, esaterako, haurrek 130 zuhaitzetik gora landatu zituzten, gereziondoak, lizarrak eta astigarrak izan ziren orduan. Urduñako Udaleko Nekazal Garapenerako zinegotzigoak bultzatzen du urtero egiten den ekimen hau.
Aurtengoan, gazteek iaz hasitako lanari jarraipena emango diote eta eremu berean arituko dira, izan ere landatutako arboletako batzuk lehortu dira eta, beraz, horiek ordezkatuko dituzte, beste batzuk landatzearekin batera; apurka-apurka eremu hori basoberritzeko helburuarekin.