Azken egunetan, Saratxoko saihesbidearen aurkako mezuak agertu dira hainbat baserrietan; modu honetan, proiektu honekiko euren desadostasuna adierazi nahi izan dute Saratxoko hainbat bizilagunek. Errepidearen ibilbidearekin kexu dira lur desjabetza handiak eragingo baititu eta herria kaltetzen omen duelako.
Saihesbidearen lanak aurki hasiko dira eta bi urtez luzatzea espero da; proiektu eta ibilbide desberdinak aurkeztu eta gero, Arabako Foru Aldundiak behinbetiko ibilbidea trenbidearen eta Nerbioi ibaiaren artean egitea erabaki zuen; 5´4km. luzera izango ditu errepideak Amurrio eta Urduñako saihesbideak elkartuko ditu. Lanek 20 milioi euriotik gorako aurrekontua izango dute Aldundiak abenduan hitzartu bezala.