Langileen kaleratzeak hasi dira Traner enpresan

Enpresak, ateak itxi eta likidazioari ekiteko, langileak era mailakatuan kaleratzeko egutegia aurkeztu zuen urte hasieran. Egutegi horren arabera, langile guztien kaleratzea antolatzen da.

Enpresa ixteko lehen urrats gisa, astelehenean 40 bat behargin kaleratu zituzten, hortik aurrera batzuk luzaroagoan geratuko badira ere, hemendik eta otsailak 28ra arte denak kaleratuko dituzte lanetik, lau pertsona izan ezik, enpresa desmantelatu ahala.

Lantegiaren kudeatzaileek eginiko plangintzaren arabera, lau pertsona izango dira Tranerren itxiera amaierara arte gauzatuko dutenak, kide horiei (nagusi bat, erdi mailako kargu bi eta administratibo bat) urtebeteko lana emango zaie. Honek ondoeza eragin du kaleratutako langileen artean, izan ere geratuko direnek dirutza irabaziko dutela salatu baitute.

Era berean, langileak kexu agertu dira Enpresa Batzordeko LABeko kide guztiak eta ELAko gehienak izan baitira lehen kaleratuak, eta langile batek adierazi digun bezala “langileon ordezkariak kaleratu dituzte lehen neurri gisa, langileok enpresaren hartzekodunak garenean”; izan ere enpresak zenbait lansari zor dizkie beharginei.

Hilabete hasieratik, lantegiko materiala ateratzen ari dira, eta egun enpresak zituen trokelen % 10 inguru bakarrik geratzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide