Hasiak dira jada Urduñako hainbat kale eta auzotan bidezorua konpontzeko lanak, udalak zoladurak berritzeko kontratu berria egin eta gutxira. Guztira, 125.000 eurotik gorako kostua izango dute lanek, eta hiriko hainbat kale eta auzoen bidezorua hobetzea dute helburu.
Otxomaio etorbidearen eta San Inazio auzoaren arteko errepidea berritu dute jada, eta aurrerantzean gainontzeko kaleak konpontzeari ekingo zaio: Eras de Polanco auzoa, Santa Klara zenobioko ingurua izango dira hurrengoak; eta aurrerago, Agua Salada auzoa eta errepidea, Gran Via, Harategi kalea eta Getxa auzoa konponduko dituzte.