Urduñako Udal Frontoiko konponketen bigarren fasea burutu zen azaroaren amaiera aldera, eta berriro ere erabilgarri dago kirol elkarte eta bezeroentzako.
Ekainean hasitako lanek, aldagelak berritu eta Frontoian berogailu sistema jartzean oinarritu dira. Guztira bi aldagela berri eta komunak eraiki dituzte, elbarrientzako behar bezala hornituak. Honetaz gain, Jai-Alai Pilotazale Elkarteko aretoa ere berritu eta udal frontoiko gela guztietan zein kantxan berogailu sistema jarri dute.
Berritze lanak bukatutakoan, hainbat ekintza egin dira pilotalekuan. Abendutik hona, Euskararen Eguneko bertso-afaria, Haurren Gabonetako Parkea eta aeromodelismo erakusketak izan dira kantxan zein frontoi txikian; Pilota Eskolak eta Bedarbide saskibaloi taldeak ere abendutik ari dira bertan entrenamenduak egiten eta tabernak ere ateak ireki ditu berriz ere.