Urduña Gaztela eta Leonen parte izango da

750 urteren ostean Urduña Burgos probintziaren zati izango da urte berria heltzen denean. Horrela adostu zuten Bizkaiko jaunak eta Gaztelako erregeak duela zazpi mende eta erdi. Egoerak ika-mika handia sortu du, eta eztabaida sutsuak piztu dira Gaztelan sartzearen aldekoen eta kontrakoen artean.

750 urteren ostean Urduña Burgos probintziaren zati izango da urte berria heltzen denean. Horrela adostu zuten Bizkaiko jaunak eta Gaztelako erregeak duela zazpi mende eta erdi. Egoerak ika-mika handia sortu du, eta eztabaida sutsuak piztu dira Gaztelan sartzearen aldekoen eta kontrakoen artean.

1261. urtean idatzitako eskuizkribu baten arabera, Gaztelako Alfonso X.a Jakintsua erregeak eta Bizkaiko jauna zen Lope Díaz III.a Harokoak, Gaztelak hiria 750 urtez Bizkaiko Jaurerriari uzteko konpromisoa hitzartu zuten bake itun batean. Agiria Urduñan bertan izenpetu zuten bi agintariek, eta urte luzetako liskarren amaiera suposatu zuen. Zazpi mende eta erdi horiek pasatutakoan hiria berriro ere Gaztelako Erresumak berreskuratzeko alde bietako konpromisoa adierazi zuten Gaztelako erregeak eta Bizkaiko jaunak.

Agiri ofizial hori izan da beti enklabe estrategiko hau Bizkaiaren zati izatearen arrazoia eta oharkabean pasa bada ere, lege izaera izaten jarraitzen du. Hortaz, datorren urtarrilaren batetik aurrera Urduña Burgos probintzian lekukotuko da betiko. Urte berriaren iritsierarekin batera, hiria Losako eskualdearen zati izango da eta Aiaraldetik kanpo geratuko da.

Aldeko eta kontrako erreakzioak


Albistak erreakzio ugari piztu ditu politikarien artean. Horrela, PP alderdiak Bizkaiko Batzar Nagusietan duen Arturo Aldecoa batzarkidearen hitzetan “neurri konstituzionala da, zuzenbide-estatu batean gaudenaren seinale”. PSE alderdiak ere antzeko adierazpenak egin ditu komunikabideoi igorritako prentsa-ohar baten bitartez, eta azpimarratu dute “Alfonso X.a Erregeari zerbaitengatik deitzen ziotela Jakintsua”.

Alderdi abertzaleen artean, etsipena izan da nagusi. Gauzak horrela, EAJk bere “erabateko desadostasuna” adierazi du, baina “halabeharrez” men egin behar izango diotela Urduña Burgos egingo duen neurriari.

Beste alde batetik, Ezker Abertzaleak, EAk eta Aralarrek prentsaurreko bateratua egin zuten atzo, eta Urduñaren euskalduntasuna adierazteko desobedientzia zibilean oinarritutako kanpaina bat prestatzen ari direla adierazi zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide