Udal jantoki baten inguruko hausnarketan oinarritu da 41. Agroekologia Foroa

Atzo arratsaldean Urduñako Herri  Ikastetxeko jantokia lepo ageri zen bertan izandako 41. Agroekologia Foroan. Guraso Elkarteko kideak ziren gehienak, baina bertan hiriko nekazari eta ekoizleak zein jakingura zuten hiritarrak ere ageri ziren.

Halako ikusminak bazuen arrazoi nagusi bat, Urduñako zentro guztiei zerbitzu bateratua emateko udal jantoki baten egitasmoaren inguruan hausnartu baitzen.

Atzo arratsaldean Urduñako Herri  Ikastetxeko jantokia lepo ageri zen bertan izandako 41. Agroekologia Foroan. Guraso Elkarteko kideak ziren gehienak, baina bertan hiriko nekazari eta ekoizleak zein jakingura zuten hiritarrak ere ageri ziren.

Halako ikusminak bazuen arrazoi nagusi bat, Urduñako zentro guztiei zerbitzu bateratua emateko udal jantoki baten egitasmoaren inguruan hausnartu baitzen.

Ekoizpen Urduñako agroekologia  zerbitzuak bultzaturik,hiriko garapenari eusteko asmoaren eta eskola jantokien autogestioaren inguruko eztabaida egin zen. Urduñako Herri Ikastetxeko jantokian bertako produktuak zabaldu eta formula autogestionatu batez kudeatzeko proposamena luzatu zen.  Horrek hiriko zenbait sektoreren onurarako neurria suposatuko luke: bertako produktuen merkaturatzea, herriko ekoizle eta saltzaileei erostea, eta  garaiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaiak eskaintzea.

Aspaldi planteatutako egitasmoa dugu eta negoziaketa askoren ondoren, Eusko Jaurlaritzak, aldundiak eta udalak begi onez ikusten dute.

Urduñako Herri Ikastetxeak ez du sukalderik; bai, ordea, Nagusien Udal Egoitzak, eskolatik  metro gutxira dagoelarik. Beraz, Urduñako zentro publiko guztientzako sukalde bateratu bat atontzea planteatu zen, eta handik aurrera elikagai ekologikoak apurka- apurka menuan sartu.

Bideragarritasun ekonomikoa aztertu zen inguruko beste esperientzietan oinarrituta eta  gurasoentzako gainkargarik gabe horrelako jantokia aurrera eramatea posible dela egingarria dirudi.

Larrabetzun, aspaldi ari dira eskolako jantokia eredu autogestionatu batekin kudeatzen. Bertako kide bat, Julen, haien esperientziaren inguruan mintzatu zen. Guraso elkarteak antolatzen du jantokiko lana. Hasieran arazoak eta lan nekezak  izan baziren ere, horrelako egitasmoak egingarriak direla  ondorioztatu zen. Larrabetzun, egun, sukaldari bat, bi laguntzaile eta hamabi zaindari dituzte lanean. Bost asteko menuak antolatzen dituzte, modu ziklikoan; hornitzaileekin koordinatzen dute lan hori. Kalitateak nabarmen egin du gora eta herriaren onurarako izango da, bertako merkatari eta ekoizleei produktuak erosita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide