LABek adierazi duenez, Urduñako La Paul industrialdean dagoen Traner enpresak ateak itxiko ditu betiko datorren urtearen hasiera aldean. Komunikabideoi igorritako prentsa oharrean, sindikatu abertzaleak enpresa honek azken urteetan izan duen ibilbidearen errepasoa egiteaz gain gogor jotzen du agintariek eginiko kudeaketaren aurka, "gerentziaren gestio txarra eta antolakuntzarako gaitasun eza" salatzen dituelarik, "bizi dugun krisi testuinguruari lotua".
Hiriko azken industri enpresetako bat dugu Traner, eta haren itxierarekin udalerriko 130 familia langabezian geratuko lirateke. LABek ere Urduñak izandako garapenaren inguruan hausnarketa egin du: " Traner enpresak betiko itxiko ditu bere ateak, gutxi gorabehera 130 familia kale gorrian utziz. Honela Urduñaren industria guztia desagertuz, honek dendari txiki eta tabernariei eragiten dien kalteekin".
Era bereran, udalaren jarrera ere salatu du sindikatuak: "Zer egingo du Urduñako udalak? Orain arte bezala ixilik eta langileei bizkarra emanez jarraituko al du?".