Elurrak zuriz apaindu ditu Aiaraldeko bazterrak

Gaur goizean Aiaraldeko txokoak elurrak estalirik agertu dira; gauean zehar eta goizeko lehenengo orduetan eroritako elurteak irudi ederrak utzi dizkigu.

Pasa den astetik Gorobel mendilerroko gainak elurrez apainduak ageri baziren ere, bart, elur maila dexente jaitsi da, eta Aiaraldeko udalerrietako asko estali ditu.

Gaur goizean Aiaraldeko txokoak elurrak estalirik agertu dira; gauean zehar eta goizeko lehenengo orduetan eroritako elurteak irudi ederrak utzi dizkigu.

Pasa den astetik Gorobel mendilerroko gainak elurrez apainduak ageri baziren ere, bart, elur maila dexente jaitsi da, eta Aiaraldeko udalerrietako asko estali ditu.

Euskalmet agentziaren arabera, gaur "elur-kota 200-300 m inguruan kokatuko da. Egunaren bigarren partean atertzera egingo du eta elur-maila 500 m ingurura igoko da. Gauean hodeitza saretu egingo da eta izotzak hartuko du elurraren lekua barnealdean". Biharko, ordea, eguraldi hobea iragarri dute: "hego haizea ibiliko da eta eguraldiak hobera egingo du apur bat, ateri egongo baita egun osoz". Euskal Metereologia Agentziak dioenaren arabera, momentuz txarrena igaro dela ematen du.

Aiaraldeko errepideetan eguraldiak ez du aparteko arazorik sortu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzak ez baitu intzidentziarik jakinarazten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide