Familia Sakratuko berritze lanek eraikinari jatorrizko itxura itzuli diote

Irailean hasi ziren Urduñako Familia Sakratua eliza konpontzeko lanak eta apurka-apurka eraikinak izango duen itxura antzematen hasia da aldamioak kendu ahala: etxaurreko harlandua garbi agertzen da, erliebeak eta kanpai-hormak konpondu eta osatu dituzte, eta abar. Gauzarik deigarriena, ordea, Bihotz Sakratuaren estatua kendu izana dugu.

XVII. mendeko eraikina izanik, bere jatorrian harmarria zizelkatua duen idulkia baino ez zuen eta horrela jarraitu zuen 265 urte luzetan zehar; izan ere, Bihotz Sakratuaren eskultura 1.945. urtean jarri zuten, frankismo garaian.

Konponketa lanek eraikinari jatorrizko itxura ematea dute helburu, hau dela eta eskultura kendu dute bat ez datorren elementua delako. PP alderdiak, ordea, Bihotz Sakratua kendu izanaren inguruko azalpenak eskatu zituen pasa den hilean Bizkaiko Batzar Nagusietan. Arturo Aldecoa PP-ko batzarkidearen hitzetan "hiriaren irudi eta sinboloetako bat" da.

Garrantzi artistiko eta historiko handiko tenplua

Perun bizi zen Juan de Urdanegui kapitaina eta Constanza  Luxan, bere emaztea, izan ziren Familia Sakratuaren  eta jesuitentzako ikastetxearen eraikuntzaren bultzatzaileak. Elizan bertan gordetzen dira bikotearen erretratuak eta beren erlikiak dauzkaten kutxak.

Santiago Raonek diseinatu zuen 1.680. urtean. Familia Sakratua Bizkaiko lehen eliza barroko apaindua dugu, eta, horregatik, garrantzi handiko obra da..

Tenpluaren eraikuntzak nabarmen aldatu zuen Urduñako hirigintzaren morfologia eta Erdi Aroko Erlojuko dorre zaharraren behin betiko eraisketa eragin zuen, beste ekintza batzuen artean. Dorre hori Harategi kalearen eta plaza beraren arteko kantoian zegoen, eta Urduñako jatorrizko harresiaren aztarnetako bat zen,  udaletxeko dorrearen antzera. Dorreak 1.550 urtean bertan ezarritako erlojuaren izena hartu zuen.

Handik gertu, Harategi kale aldean eta Erdi Aroko hesi zaharraren harresia aprobetxatuz, Euskadin ezagutzen diren frontoi  zaharrenetako bat egon zen, 1.674. urteko udal agirietan aipatzen baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide