Jaiak eta aldarrikapenak bat egin zute atzo Foru plazan izandako Gaztetxearen Aldeko Festan. Goizean hasi ziren Urduñako Gazte Asanbladako kideak karpa muntaketa lanean. Arratsaldean eman zitzaion hasiera jaiari; mus txapleketa, graffiti tailerra eta bizikleta martxa izan ziren besteak beste. Ondoren triki-poteoa izan zen Foru plazako karpara itzuli aurretik, bertan egin baitzen afaria. Gauean, kontzertuek eman zioten amaiera egunari: Aski da!, Apurtu Arte eta Patxaran Party aritu ziren.
Argazkiak: Andima Landaluze
Data: 2010eko azaroak 26
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN