85 bat lagun bildu dira eguerdiko ordu bat eta erdietan, saharar herriarekiko elkartasuna adierazteko Urduñako Foru plazan eginiko elkarretaratzean. Bertan bildu direnek egunotan Aaiunen (Mendebaldeko Sahara), Gdaim Izik kanpalekuan, Marokoko gobernuak egindako basakeria eta triskantza salatu nahi izan dute, izan ere Marokoarrek eginiko hildakoen, atxilotuen eta desagertuen kopuruak gora egiten jarraitzen du oraindik ere.
Espainiar gobernuaren jarrera gogor salatu dute ere elkarretaratzean bildutakoek; kolonia ohi izan den honetan egoera larriaren aurrean beste aldera begiratu izana leporatuz. "Marruecos Tortura, España disimula" edota "Marruecos culpable, España responsable" eta antzeko leoak ohiukatu dituzte "Sahara askatu" aldarriarekin batera.