Datorren astean, natura turismoaren eta turismo ornitologikoaren inguruko jardunaldiak izango dira Urduñan. Bi izango dira ekimen honen zita nagusiak; azaroaren 11an, Aduana hotelean egingo den elkarrizketa eta hurrengo egunean Salburuako hezegunera egingo den bisita teknikoa.
Natura turismoan eta landa garapenean lan egiten duten kudeatzaile publiko zein pribatuei zuzendutako jardunaldiak izango dira. Egitarau mardula izango du datorren osteguneko lan saioak, Gorobel mendilerroko biodibertsitateaz edota Birding Euskadi egitasmoaz mintzatuko baitira, arratsaldean ere luzatuko den jardunaldian.
Ostiralean, ordea, Salburuako hezeguneari bisita egingo zaio. Hegaztien inguruko kudeaketa ezagutzeko aukera ederra izango da urmael hauetako interpretazio zentroan.