Lendoñobeitiko Jardunaldi Kulturalen baitan, atzo, herriko ondarea ezagutarazteko bisita gidatuak egin ziren. Gurpide Jolas eta Kultura Elkarteak antolaturik, jende mordoa batu zen Larruazabaleko herri horretako ondarea miresteko. Bisitak lau tokitan burutu ziren: San Esteban elizan, Pozako Antiguako Andra Mari baselizan, errotan eta dorretxean.
Auzolanari esker azken urteotan konpondutako eraikinak ezagutzeko aukera izan zen, Lendoñobeitiko herritarrek azalpen historikoak eta bitxikeriak kontatzen zituzten bitartean. Errota martxan ipini zuten ere, egindako konponketa lanari esker garai batean izan zuen egoeran ona berreskuratu baitu.
Argazkilariak: Andima Landaluze eta Nekane Garcia
Data: 2010eko urriak 31, igandea.
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN