Europako Ondare Jardunaldien baitan zenbait ekintza izan dira Urduñan azken asteotan. Aurten arte sakratua izan dute ardatz jardunaldiek, erretaulen inguruan aritu izan baitira.
Urriaren 7an hitzaldia izan zen; Juan de Urdanegui jeneralari buruz mintzatu zen Maria Rosario Porres hizlaria. Hurrengo astean, urriaren 14ean,“Nuestros retablos: un tesoro a descubrir” izeneko solasaldia izan zen Kultur Etxean Itziar Aloriaren eskutik.
Jardunaldi hauetan Urduñako ikasleak ere kontuan hartu dituzte; horregatik urriaren 8an eta 15ean Santa Maria elizan bisita gidatuak izan ziren. Nagusiek ere pasa den asteburuan izan zuten aukera Urduñako elizetako obrak ikusi eta azalpen artistiko eta historikoak jasotzeko.