Kaleratutako langile bat berriz har dezaten eskatzeko lan uzteak hasi zituzten atzo Tubacex enpresan

Langile baten kaleratzea dela-eta, Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazioak iragarri zituen iragan astean. STAT, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek txanda bakoitzean ordubeteko lan uzteak egiteko deia luzatu zieten enpresako langileei.

Langile baten kaleratzea dela-eta, Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazioak iragarri zituen iragan astean. STAT, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek txanda bakoitzean ordubeteko lan uzteak egiteko deia luzatu zieten enpresako langileei.

Atzokoa izan zen protesten lehendabiziko eguna, kaleratutako langilea berriz ere hartu ezean asko luzatu daitekeen dimanikari hasiera eman ziona. Goizeko txandan, hamarretatik hamaikak arte eten zuten lanaldia langileek, bai Laudioko lantegian bai Amurriokoan lan uztea ia erabatekoa izan zen; bulegoetako langileak eta kargudunak kenduta beste guztiek gelditzea erabaki zuten. Arratsaldean eta gauean ere gauza bera gertatu zen, langileen artean erantzuna erabatekoa izan zen-eta.

Langileak egiten ari diren presio neurri hauekin, enpresak hausnartu eta kaleratutako langilea berriz ere onartu dezan nahi dute;  erdi mailako kargudun batekin izandako liskarrengatik kaleratu baitzuten. Enpresak ezarritako neurria "gehiegizkoa" eta "neurrigabea" dela adierazi dute sindikatu guztiek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide