Gaur goizean Herri krosa izan da Urduñako galtzadarrien gainean. Guztira, 10.548 metro, maratoi laurdena, egin behar zuten korrikalariek. Giro ederra izan da eta jendetza batu da Foru plazaren inguruan; partaide kopurua ere handia izan da. 11:30ean eman zaio hasiera Mini Txiki Krosari; zortzi urtetik beherako haurrak aritu dira 600 metroko ibilbidean zehar. Ondoren Txiki Krosa lehiatu da, bertan zortzi eta hamabost urte arteko gazteek parte hartu dute 1.500 metroko ibilbidea eginaz. Azkenik ,12:00etan, nagusien krosa hasi da.
Argazkiak: Andima Landaluze eta Garrastatxu Landaluze
Data: 2010eko urriak 3
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN