Asteburu honetan motorren hotsek gogor astindu dituzte Urduña inguruko bazterrak. Urduñako Garduños Moto Klubak antolaturik Motorren kontzentrazioa ari da burutzen Hirian; asteburu osoan zehar motorzaleen gozamenerako ekintza mordoa antolatzen ari dira.
Gaur, kontzentrazioko harrera izan da eta ondoren “moto stunt” saioa izan behar zuen, baina euria dela eta bertan behera utzi behar izan dute, honen ordez pultsu norgehiagoka egin da. Ondoren haurrentzako jolasak, poteoa eta abar egingo dituzte. Igandean ere ekintzek ez dute etenik izango.
Laudioko Motorzaleak ere Inguruan izan dira, Arabako Txakolinako Artomañako txakolindegira txangoa egin baitute.
Argazkiak: Andima Landaluze eta Garrastatxu Landaluze
Data: 2010eko irailak 25
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN