Birding Euskadi izeneko euskal sare ornitologikoaren zati izango da Urduña; Eusko Jaurlaritzak, Basquetour turismo agentziaren bidez, bultzaturiko egitasmo honek, hegaztien ikerketa eta ezagutzaren inguruan produktu turistiko berriak sortzea du helburu; naturari loturiko kalitatzeko eskaintza turistikoa eskainiz. Urduñak, Urdaibai, Txingudi edo Valderejo bezalako lekuekin batera parte hartuko du proiektu honetan.
Urduñako Turismo Bulegoak dagoeneko egitasmo honen inguruko lehen proiektuak abiatu ditu, Gorobel mendizerrako natura ezagutzeko ibilaldiak prestatzen ari dituelarik. Etorkizunean ere urte osoan zehar egiteko txangoak prestatzen ari dira.
Gorobel mendizerra, europako aberastasun ornitologiko handienetako eremua dugu, bertan 120 hegazti mota baino gehiago aurki ditzakegu, harrapari handien koloniak tartean, mendizerraren labarretan bizitzera ohituak; hauen artean espezie esanguratsuena sai arrea dugu, baina badira bestelakoak ere, sai zuria, arrano beltza edota belatzak esaterako.