Atzo arratsaldean garraio-tren bat Urduñako geltokiaren irteeran bidetik irten zen eta bi zentzuetako errail bideak moztuta geratu ziren; hau dela eta aldirikoen Urduña eta Amurrio arteko bidea egiteko autobusak jarri dituzte eta baita Miranda eta Bilbo arteko bidai luzeak egiteko ere, Renfek jakinarazi duenez.
Errail bideetatik trena kentzen duten artean egoerak horrela jarraituko du. Dagoeneko errail bidea libratzeko lanean dira Renfeko langileak.
Aipatu beharra dago iaz Urduñako geltokiaren irteeran ere, atzoko istripuaren lekutik oso gertu, beste garraio-tren baten bagoi bat bidetik irten zela eta antzeko arazoak sortu zituela.