Gaur arratsaldeko lau eta erdiak aldera, Urduña eta Amurrio arteko tren zerbitzua berrezarri egin du Renfe-k. Atzo gertatutako istripuaren ondoren, errail bideak berriz ere erabilgarriak dira uneotan. Atzo arratsaldean, garraio tren baten makina bidetik irten eta bi zentzuetako errailetan geratu zen bidea oztopatuz. Ordutik hona, Renfe eta Adif enpresetako langileak buru belarri aritu izan dira tren-makina kendu eta bidea konpontzen.
Trenbidea itxita izan den bitartean bidaiariek autobusetan egin behar izan dute Urduña eta Amurrio arteko bidea, eta baita Miranda eta Bilbo artekoa ere, bidai luzeetako bidaiariek.