Hiriko bigarren jaiak ditugu irailean ospatzen diren Koroatze jaiak; ekintzez beteriko egitarauak kolorez eta jai giroz jantzi du Urduña egunotan. Atzo, Iñaki Plazak eta Ion Garmendiak kontzertua egin zuten lepo zegoen Foru plazan. Otxomaio jaietan eguraldi txarra zela-eta bertan behera geratu zen ordurako prestatutako kontzertua; atzo ordea, entzuleen artean sortutako ikusmina asetu zuten.
Jai hauetako beste ekintza esanguratsua gaur goizean egindako Marmitako txapelketa izan da, izen eta trebezia handiko partaideak neurtu dira, Txoko Orruño garaile izan delarik.
Argazkiak: Andima Landaluze
Data: 2010eko irailak 3 eta 4
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN