Gaur goizean hasi dira Urduñako Familia Sakratuko elizaren fatxada nagusia txukuntzeko lanak; Gazteizko gotzaindegiak bultzatutako obra dugu, fatxada nagusiak azken urteetan izan duen egoera txarra eta jaulkitzekin amaitzeko asmoz.
Azken urteetan eraikinak jaulkitze handiak izan ditu, batez ere fatxadan zeuden erliebetako pusken erorketak izan direla eta; hiru erliebek osatuta, elizaren aurrekaldean Maria, Jesukristo eta San Joseren siglak agertzen ziren; hauen egoera kaskarra zela eta azken urteetan hesi batek inguratu du elizaren aurrekaldea.
2.005. urtetik ona, ondarearen egoera arriskutsua zela eta, Urduñako udalak urtero isuna kobratu izan dio Gasteizko gotzaindegiari. Gaur hasitako konponketek, eraikinak bere garaian izan zuen edertasuna berreskuratu eta isun horien amaiera suposatuko dute.