Hilabeteak igaro dira Urduñako jaiak izan zirela; hala ere, uda garaian jaiak ez du etenik izango hirian. Hainbat auzo eta kalek jaiak ospatuko dituzte abuztuan zehar eta irailaren hasieran Koroatze jaiak izango dira.
San Estebanen omenez eginiko Lendoñobeitiko jaia ospatu zen pasa den astean, eta jarraipena emateko datorren abuztuaren 9an San Romango jaiak hartuko dio txanda.
San Roman egunean kaleko jaiak ospatzen dira Urduñako Orruño kalean. Egun guztian zehar hainbat ekintza izango dira Orruño kalean bertan eta Zedelikako San Roman baselizan:
11:00etan, Diana eta biribilketa.
12:00etan, Meza eta erromeria San Roman baselizan, jarraian luntxa eta barbakoa.
(45 minutu lehenagotik taxi zerbitzua izango da mezara joateko Foru plazatik).
17:00etan, Mus txapelketa (X tabernak antolatua).
18:00etan, Txokolatada.
21:00etan Berbena.
Abuztuaren erdialdean Roke Deunaren omenezko jaiak ospatzen dira Barria Kalean. Morrillon dugu protagonista Barria Kalea, San Frantzisko eta Buen Sucesok ospatzen duten jai xelebre honetan.
Abuztuak 14 larunbata
22:00 Zine zuma
Abuztuak 15 igandea17:00 Mus-txapelketa (berezko programa ikusi)
19:00 Igel-txapelketa eta txapel-jaurtiketa (berezko programa ikusi)
20:30 Morrillon topatu eta harrapatu. Topatzen duenari, aduanara ekartzea eskertuko diogu
21:00 Morrillonen jeitsiera
22:00 Herri-afaria
22.30 erromeria Izargi taldearekin
Abuztuak 16 astelehena
9:30 Zuziri-diana
10:30 Lore-eskaintza
12:30 Roke Deunaren omenezko meza Buen Sucesoko baselizan, amaieran hamaiketakoa.
13:30 Triki-poteo kanta
15:00 Auzo bazkaria, izen ematea: Mahor liburudendan edo Partxis goxokidendan. Prezioa: 7 euro nagusiak, 3 euro haurrak
18:00 Haurrentzako jolasak, besteak beste, Jostailuzko Motorren V. Sari Nagusia jokatuko da
19:30 Txokolatada
20:00 Zozketa: Roke Deunaren miraria
21:00 Jai amaierako traka