Urduñako Ezker Abertzaleak argitaratzen duen aldarri aldizkarian, zerbitzu sozialak murriztu izana leporatu zaio EAJ alderdiari. Etxez etxeko laguntza ematen aritzen diren langileei 10.268,58 euro zor zaizkiela ere salatu du argitalpen horretan.
Ezker Abertzalearen hitzetan, "Udalak ez dio etxez-etxeko laguntza zerbitzua kudeatzen duen Lagunduz enpresari ordaindu, eta enpresak ezin die euren langileei eginiko lanagatik zor diena ordaindu." Eta "2.007. urtetik zor zaizkie ordainsariak langileei, urte horretako atzerapenen kontzeptuan 3.248´03 euro zor dute, horretaz gain beste 2.693´75 euro zor dute 2.008. urteko lehenengo zatiari dagozkionak eta beste 2.805´43 euro urte bereko bigarren zatikoak; 2.009. urteari dagokionez, zor zaien kopurua 1.521´37 eurokoa da."
Idazki berean, etxez-etxeko laguntza zerbitzuko langileek Urduñako Udalari salaketa jarri diotela eta datorren irailaren 22an epaiketa izango dutela ere adierazi du Ezker Abertzaleak.