Losako Administrazio Batzarrak Santiago Eguna boikoteatu duela salatu du Txarlazo Mendi Taldeak

Txarlazo Mendi Taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo uztailaren 24ko arratsaldeko zazpietan, Salbada mendilerroko basozainek urtero Santiago Eguneko ospakizunetan jartzen duten txosna muntatzea eragotzi diete. Debekua argudiatzeko erabili duten aitzakia, Gaztela eta Leoiko Juntako Ingurumen Sailak baimena eman ez duela izan da.

Txarlazo Mendi Taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo uztailaren 24ko arratsaldeko zazpietan, Salbada mendilerroko basozainek urtero Santiago Eguneko ospakizunetan jartzen duten txosna muntatzea eragotzi diete. Debekua argudiatzeko erabili duten aitzakia, Gaztela eta Leoiko Juntako Ingurumen Sailak baimena eman ez duela izan da.

Urduñako mendi elkarteak kaleraturako oharrean adierazi du, urtero hiriko udalaren bitartez baimen hori eskatzen duela, eta Villalva de Losako Administrazio Batzarrak aurten baimena ukatu duela.

Txarlazo Mendi Taldeak gogorarazi duenez, azken bost urteotan arazoak izan dira Losako bailara osatzen duten herriekin, eta tamalez, aurten jaia boikoteatzea lortu dute.

Amaitzeko, aurrerantzean jaia normaltasunez ospatzeko lanean jarraituko dutela adierazi du mendizale elkarteak.

 

 

Burgoseko Lurralde Ordezkaritzaren Ingurugiro Zerbitzuak jakinarazi duenez, Urduñako Udalak igorritako fax bat jaso zuten uztailaren 23an, ostiralean, 13:56etan, Santiago eguneko ekintzak egiteko, Erabilpen Publikoko 477 mendian Dehesa del Aguan (Villalva de Losa), Santiago mendia monumentu naturalaren Zona Periferikoan.

Ekintzak egiteko Burgoseko Ingurugiro Lurralde Zerbitzuaren arduradunaren baimena beharrezkoa dela adierazi dute, eta aurretik txosten bat egin behar dela.

Txostena egiteko eperik izan ez dutela esan dute, Urduñako udalak Santiago mendian egingo ziren ekintzak azken momentuan jakinarazi dizkielako; eta izapideak bete gabe ez dagoela babestutako eremu horretan txosna  muntatzeko baimena ematerik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide