Atzo goizean egin zen Lendoñobeitiko VI. Mendi martxa Gurpide Jolas eta Kultura Elkarteak antolaturik.
Larruazabaleko paraje zoragarriez gozatzeko aukera ederra izan da mendi martxak zituen 20 kilometroetan zehar. Ibilbideak Lendoñobeiti, Etxarro, Luxaburu, Uria, Ollargan gaina, Landetako gaina, Kukullu, Poza, La llana, Ugarte (Belandia), Arbe (Belandia), Babio, Mendeika, Saratxo eta Etxarrotik igaro ostean berriz ere lendoñobeitin izan du helmuga.
Eguraldi ona lagun, adin guztietako berrehun pertsona inguruk hartu dute parte aurtengo edizioan, mendi martxa apurka-apurka gora doan seinale.