Gazte talde batek Rondinako aintzira txukundu du bainu esparru gisa

Aurtengo uda, udal igerileku olinpikoa hondatu zenetik hirugarrena dugu; hiru urte hauetan zehar ezin izan da igerilekua erabili eta udako beroa kentzeko zailtasunak daude Urduñan. Iragan hilean, hiriko udalak kirol egitura hauek berritzeko ideia lehiaketa aurkeztu zuen, baina hori burutu artean egoerak bere horretan jarraituko du.

Aurtengo uda, udal igerileku olinpikoa hondatu zenetik hirugarrena dugu; hiru urte hauetan zehar ezin izan da igerilekua erabili eta udako beroa kentzeko zailtasunak daude Urduñan. Iragan hilean, hiriko udalak kirol egitura hauek berritzeko ideia lehiaketa aurkeztu zuen, baina hori burutu artean egoerak bere horretan jarraituko du.

Bertaratu nahi duten pertsona guztiei freskatzeko aukera emateko asmoz, hiriko gazte talde bat Rondina inguruko urmaelean konponketa lanak egiten ibili da. Iaz hasitako esperientziari jarraituz, aurtengoan ere bainu esparru alternatibo bezala prestatu dute, hirian bainua hartzeko dauden gabezien aurrean irudimenaz erantzun eta erdigunetik oso gertu dagoen hezegune hau prestatzen ibili dira.

Laguna D`Or

Hori dugu gazteek egitasmo honi jarri dioten izena, izendapenak eraikuntza espekulatiboaren oihartzuna duen arren, bertan egin dituzten lanak oso bestelakoak izan dira: aintzirako sarrera eta inguruko zelaiko belarra moztu eta jaso dute bertan etzan ahal izateko eremu txukuna utziaz, era berean, urmaelean sartu ahal izateko erranpa bat egin eta plataforma bat eraiki dute jauziak egin ahal izateko, inguruan zeuden harritzarrak ere baliatu dituzte mahai eta eserlekuak egiteko.

Egitasmo arrakastatsua izaten ari da eta jende dexente gerturatzen da uretan sartu, eguzkia hartu edota paseoan aritzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide