Belatz Gorri tabernak Bizkaiko tortilarik onenaren saria jaso du

Bizkaiko Pintxo Txapelketaren XII. edizioan Urduñako Belatz Gorri tabernaren patata tortilak lortu du tortila pintxo onenaren saria.

Jose Luis Valerio tabernariak aurkezturiko arrautzopila irabazle suertatu da aurtengo edizioan, gauzak horrela, laugarren txapela eskuratu du taberna honek 2004, 2006 eta 2007. urteetan txapelketa berean irabazle izan baitzen. Bizkaiko txapelketa irabazita, estatu mailan burutzen den lehiaketarako pasea lortua du, azaroan izango du Urduñako patata tortila gailentzeko erronka. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide