Peio Goikoetxea Construcciones Baltar taldeko ziklistak denborarik onena lortu du gaur goizean Urduñan egin de junior mailako Bizkaiko Erlojupeko Txapelketan. Bigarren Umpro taldeko Ierai Solaguren izan da eta podiuma Peio Goikoetxea garailearen taldekidea den kepa Barrutietak osatu du.
denera 17 kilometroko distantzia bete behar izan dute txirrindulariek helmugan sartu aurretik; lasterketaren profila, laua izanik erlojupeko espezialistek euren gaitasuna neurtu ahal izateko egokia izan da.