Gaur arratsaldean jokatu dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketako azken partidak; arratsaldeko bostetan Urduñako pilota eskolako haurrak aritu dira buruz buru eta jarraian txapelketako podiuma erabakitzeko partidak jokatu dituzte sailkaturiko pilotariak.
Zumaran-Izaga eta Moli-Txapel ziren hirugarren postua lortzeko lehiatu beharrekoak, azkenean Molik ezin izan du partidua jokatu eta ordezko batek hartu du bere lekua. Partida orekatua jokatu dute, baina Zumaranek eta Izagak beren sendotasuna baliatu dute partida irabazi (22-19) eta txapelketako hirugarren postua lortzeko.
Azkenik final nagusia izan da jokoan; alde batetik Fernandez-bilbo eta bestetik Buru-Peto ziren aurrez aurre. Fernadezek eta Bilbok aise lortu dute garaipena (22-9), Buruk eskuin eskuarekin eginiko hutsek lagunduta. Txapela beraz, Fernandez eta Bilborentzat izan da merezimendu osoarekin.