Euskal gehiengo sindikalak gaurko egun osorako greba orokorra deitua du hego Euskal Herrian espainiar gobernuak hartu berri dituen neurriei erantzuteko, besteak beste, lan erreformaren aurkako jarrera adierazteko. Euskadiko Langile komisioek ere greba deitu dute gaur Euskal Autonomi Erkidegoan, baina era autonomoan egin dute.
Aiaraldean, grebak jarraipen garrantzitsua izaten ari da, enpresa nagusietan gehiengo handi batek greba egin du eta enpresa txiki eta tailer askok ere ateak itxi dituzte, denda askok ere gauza bera egin dute; beste sektoretan ere grebak eragin nabaria izaten ari da, adibidez Laudioko anbulategiak serbitzu minimoekin ari da.
Goiz goizetik, greba-pikete handi batek aiaraldeako enpresa eta lantokietan zehar ibili izan da eta herriz herri ere zanbait pikete ari dira momentu honetan. Greba egin nahi ez zutenekin tentsio uneak ere izan dira zenbait denda eta enpresatan; greba-piketearen aurrean lana utzi duten langileak egon dira, baina baita lanean jarraitu izan dutenak.