Atzo jokaturiko finalean, Amurrio gailendu zitzaion Zigoitiari Arabako herrien arteko XL. txapelketan. Pilotazaleek Agurainen zuten zita, Araba Euskaraz ospakizunak aukera paregabea suposatzen zuen txapelketari amaiera ikusgarria emateko. Aguraineko pilotalekuko harmailak jendez bete ziren eta giro beroa sortu zuten zaleen ohiu eta animoek.
Kategoria desberdinetan jokatzen aritu ziren herriak nor baino nor; lehenik kadeteak aritu ziren lehian eta Goikoleak eta Urretxok 22-13 gailendu zitzaizkion Ramos eta Larrinaga Zigoitiarrei.
Ondoren, jubenilak aritu ziren, Dorronsoro eta Elejalde amurrioarrak joko bizia eginez Isasmendi eta Obregón bikotea aise utzi zuten mendean Amurriorentzat bigarren puntua lortuz.
Azkenik, senior mailako partidua izan zen jokoan, Guerrero eta Cuevak errenta handia lortu zuten hasieran, 17-7 aurretik jarriz ; baina apurka apurka Sánchez eta Iruarrizaga zigoitiarrek amurrioarren nagusitasunaren aurrean erantzun zuten eta zertxobait gerturatu zitzaizkion, baina ez zuten nahikoa izan. 22-16 irabazi zuten Guerrero eta Cuevak.