Pasa den asteburuan armada israeldarrak Gazara laguntza humanitarioa zeraman flotaren aurkako erasoa jo zuen; armarik gabe ziren kooperanteen aurka su egin zuten nazioarteko uretan hildako eta zaurituak eraginez. Erasoaldiaren salaketak mundu osoan oihartzun handia izan du, gurean ere protesta egiteko elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean.
Hiritar talde batek elkarretaratzea deitu zuen aste honen hasieran eta orotara 46 pertsona batu dira udaletxe aurrean kontzentrazio ixila eginez, eskuartean zerameten pankartan Palestinako bandera eta Palestina askatu, Israeli Boikot! leloa irakur zitekeen.