Udalak ideia lehiaketa bat egingo du udal igerilekuentzako proiektu berriak garatzeko asmoz

Urduñako udalak ideia lehiaketa bat antolatuko du udal igerilekuen eraberriatzeko proiekturik onuragarriena bilatzeko asmoz. Proiektu irabazleak, berregituratze Plan Berezia, ejekuzio proiektua eta obrak zuzentzea inplikatzen du. Udalak bi milioi eurotik gorako aurrekontua bireratuko du lan hauek burutu ahal izateko. Bigarren eta hirugarren geratzen diren proiektuek ere saria izango dute, 6.000 eta 4.000 euro hurrenez hurren.

Proiektuek beharrezkoa izango dute eraikitako alde bat eta kanpoaldean kirol ekintza desberdinak egiteko pistak izatea.

Eraikitako egiturak zenbait atal izan beharko ditu: Taberna-jantokia, terraza, sukalde, aldagela eta komunarekin; sexu bakoitzarentzako aldagela eta komunak; igerilekuen gunean sartzeko sarreren kontrola; biltokiak; botikina eta igerilekuen urak tratatzeko gela.

Kirol egiturek aldiz, honako elementuak izan behar ditu: 50 metro eta lau kaleko igerileku bat; beste igerileku txikiagoa eta haurrentzako beste bat eta azkenik, erabilera anitzetarako pistak (areto futbola eta teniserako).

Igerileku olinpikoa hirugarren urtez itxita.

Azken bi urteetan igerileku olinpikoa (50 metro luze eta zortzi kalekoa) itxita egon da; 2.008. urteko udaberrian izandako euriteen eraginez zimentuak mugitu eta pitzadura handi bat eragin baitzioten. Ordutik ezin izan da igerilekua berriro ere konpondu. Hau dela eta proiektu berri baten beharra dago kirol azpiegitura berriak martxan jartzeko; udalak aurkeztutako ideia lehiaketa honek horri erantzun nahi dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide