Ekainaren 12an irekiko dituzte ateak Urduñako udal igerilekuek eta uda osoan zehar urduñar zein kanpotarrek igerileku txiki zein ertaina erabiltzeko aukera izango dute. Iaz bezala, taberna eta ibaiaren eskuman dauden bi igerilekuak egongo dira zabalik.
Igerileku olinpikoak ordea hutsik jarraitzen du eta aurreko bi urteetan bezala aurten ere ezin izango da erabili; 2008ko udaberrian izandako eurite itzelek pitzadura handi bat eragin zuten igerileku olinpikoaren kaskoan eta konponketa zaila dauka berriro erabili ahal izateko.