Txarlazo Mendi Taldeak mendi martxa antinuklearra egingo du Garoña inguruan

Datorren igandean, maiatzak 23, urteroko zitari jarraituz, Urduñako Txarlazo Mendi Taldeak Santa María de Garoña inguruan ibiltzeko mendi martxa antolatu du; aurten, Valderejo inguruan ibiliko dira eta Vallegrull gaina igotzea dute erronka. Urte asko dira otxomaioak pasa eta txango antinuklear hau egiten dela; erreaktore honek gure ingurua arrisku bizian jartzen duela salatu eta uste baino gertuago dugun inguru hau ezagutzeko aukera ederra dugu.

Datorren igandean, maiatzak 23, urteroko zitari jarraituz, Urduñako Txarlazo Mendi Taldeak Santa María de Garoña inguruan ibiltzeko mendi martxa antolatu du; aurten, Valderejo inguruan ibiliko dira eta Vallegrull gaina igotzea dute erronka. Urte asko dira otxomaioak pasa eta txango antinuklear hau egiten dela; erreaktore honek gure ingurua arrisku bizian jartzen duela salatu eta uste baino gertuago dugun inguru hau ezagutzeko aukera ederra dugu.

Aiaraldea osoa Garoñako arrisku perimetroan dago; gure herrietako jendarteak egoera horren berri ez badu ere, emergentzia planak eta simulakroak egiten ez badira ere, istripurik egongo balitz gure eskualdeak ere erradioaktibitatearen eraginak pairatuko lituzke.

Santa María de Garoña zentral nuklearra 1.969. urtean jarri zuen frankismoak martxan; eraiki zenean 30 urtetako biziraupena iragarri zuten, 1.999.ean ordea, espainiar gobernuak 10 urtetan luzatu zuen erabiltzeko epea eta 2.009ean berriro ere erabilpen epea luzatu berri du gobernuak, Nuclenorren (Iberdrola eta Endesa) presioen aurrean amore emanez. Egun espainiar estatuko lehen zikloko erreaktore bakarra dugu eta Europa osoko zahar eta arriskutsuenetako bat. 

Munduan martxan dauden erreaktore nuklearren artean hirugarren zaharrena dugu Garoña, Erresuma Batuko Oldbury eta EE.BBetako Oyster Creek-en atzetik. Erreaktore honek 40 urtetan matxura eta isuri erradiaktibo asko izan ditu, azken urteotan batik bat. Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak aitortu du Ebro ibaiko sedimentu eta landaredian isotopo erradiaktiboen presentzia altua dagoela.

Hainbat txosten independentek argi erakusten dute zentralak inguruan gertatu diren minbizi eta tumore kasuekin lotura estua duela: Madrileko Carlos III Osasun Institutuko talde batek txostena argitaratu zuen Estatu Batuetako Health Enviroment Perspectives  aldizkarian 2.001ean, bertan zentralaren inguruan biriki eta urdail minbiziek eta tumore solidoen kopuruek gora egiten dutela argi erakusten da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide