Asteburu honetan Artomañako bazterrak ohiko lasaitasuna alde batera utzi eta jai giroan murgildu dira. Urtero legez, herriko zaindaria den San Jorgeren omenez jaia antolatu baitute Artomañako biztanleek.
Ostiralean eman zitzaien hasiera ospakizunei, patroiaren omenezko meza egin zen goizean eta ondoren hamaiketakoa izan zen trikitixek girotua, arratsaldean erromeria egin zelarik.
Atzo, San Jorge egunez, Briska eta Mus txapelketak egon ziren herriko txokoan eta gauez inguruko musika taldeek kontzertua egin zuten.
Gaurko ere zenbait ekintza daude prestatuta, goizean meza kantatua egin da eta ondoren trikitixek girotutako hamaiketakoa izan da, arratsalderako haurrentzako jolasak antolatu dituzte.