Otxomaio jaietarako prestatzen ari da Urduña

Urduñan nabaria da Otxomaio jaiak heltzear daudela. Hiriko alde zaharrean hainbat elkarte txosnak atontzen hasi dira jada: margoketa eta garbiketa lanak, hornitzaileen joan etorria... lan eta lan maiatzaren 7an txupina pizten denerako guztia prest egon dadin.

Urduñan nabaria da Otxomaio jaiak heltzear daudela. Hiriko alde zaharrean hainbat elkarte txosnak atontzen hasi dira jada: margoketa eta garbiketa lanak, hornitzaileen joan etorria... lan eta lan maiatzaren 7an txupina pizten denerako guztia prest egon dadin.

Era berean, Urduñako kirol zein kultur elkarteak jo ta su ari dira hiriko jaietarako prestaturiko ekintzei azken ukituak ematen; hori baitugu Otxomaio jaietako ezaugarri nagusietarikoa. Hiriko elkarteek jaien antolakuntzan duten pisua oso handia denez, honek posible egiten du ekintzez beteriko egitarau mardula osatzea; hau dela eta, jai-batzordea zein kultur eta kirol elkarteak buru belarri ari dira programaturiko ekintzak prestatzen. Esaterako, maiatzaren 15ean Delikako zelaietan egingo den aeromodelismo kontzentraziorako lurreratze pistan konponketak egin berri dituzte; gauza bera esan daiteke udal pilotalekuan frontisean egin diren lanekin edota bolatokian eginikoekin.

Maiatzaren 7an txupinazoa botatzen denetik, maiatzaren 16an bihotza erretzen denera arte, besteak beste, bolo-jokoak, lehiaketa gastronomikoak, aeromodelismoa, dantzaldiak, eskupilota partidak, playback-a, zezenketak, erromeriak, hipika, herri kirolak, kontzertuak eta beste ekintza asko egingo dira Urduñan. Aiaraldea.com-ek jarraipen berezia egingo die ekintza hauei eta hemen jaien berri izateko aukera izango duzue, baita gure agendaren bitartez ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide