Maiatza osoan zehar ikusgai izango da Javier Valero urduñarrak eginiko obren erakusketa Urduñako Aduanaren behealdean. Argazkigintza eta collage-ak uztartu ditu egileak inspirazio oniriko argia duten lan surrealistak egiteko.
Poza Kulturgintza taldeak antolatu du erakusketa, bertan Urduñako paisaiak beste irudiekin nahasten dira, printzipioz lekuz kanpo dauden elementuak integratuz. Ohiko paisaien betikotasuna apurtzen duten irudi apurtzaile eta probokatzaileak topatu ahal izango ditugu erakusketa honetan. Esan bezala, maiatzaren 30era arte ikusgai izango da Urduñako aduanan; sarrera doan da.