Gaur, maiatzak 1, zezen plaza inguruan ganadu feria eta Euskadiko behi eta zezen txarolesen lehiaketa egin da, urtero bezala. Era berean, eta eguna borobiltzeko, arratsaldeko zazpietatik aurrera Foru Plazan abere probak egin dira.
Idi, zaldi eta asto probak izan dira Urduñako Foru plazan zein baino zein untze gehiago egin. Ikusmin handia izan da, eta apostuek ere arrakasta izan dute bertaratutakoen artean.